top of page
DSC_0493.png

Kaixo, Ane naiz

Ane Arrizabalaga Sagasta

Psikologoa naiz eta haur eta helduen Neuropsikologia Klinikoan espezializatua nago. Zure nahi eta beharren arabera prozesu ezberdinetan lagundu zaitzaket.

DSC_0514.JPG

Elkargokide zenbakia: AA-01110

Nire formakuntzari, lan-ibilbideari edota argitalpenei buruzko informazioa ezagutu eta sakondu nahi baduzu, hemen daukazu nire CVa.

 

Psikologia orokorra | Terapia

Alde batetik, haurtzaro eta nerabezaroan suertatzen diren egoera, zailtasun edota arazo ezberdinak kudeatzeko erramintak garatu ditzazun lan egin dezakegu. Ezin dugu ahaztu jaiotzen garen momentutik aurrera etengabeko ikasketa-prozesu batean gaudela guztiok eta, ondorioz, zenbaitetan egoera berri edo zail bati aurre egiteko, gure egoera emozionala erregulatzen jakiteko, bizi izan ditugun aurretiko esperientzien eragina identifikatzeko edota gure burua hobeto ezagutzeko denbora eta estrategiak behar ditugu.

 

Beste batzuetan, guraso edota hezitzaile bezala galduta edo blokeatuta sentitu gaitezke gure seme-alaben heziketan zehar sortu daitezkeen egoera ezberdinen aurrean. Zentzu horretan ere, batera lan egin dezakegu arduratzen zaituzteten egoera horiek nola kudeatu ditzakezuen ikusteko.

Neuropsikologia klinikoa

Bestalde, neurogarapeneko nahasteek, kalte neurologiko ezberdinek zein gaixotasun neurodegeneratiboek izan ditzaketen ondorio anitzak (kognitiboak, emozionalak, jokabidezkoak…) ebaluatu ditzakegu hemen. Gainera, pertsona bakoitza bakarra den heinean, ebaluazio neuropsikologikoaz gain zure errealitatera moldatzen den esku-hartzea planifikatu dezakegu batera eta, behar izatekotan, zure ingurukoekin (familia kideekin) pauta ezberdinak ere landu ditzakegu, norberaren egunerokotasuna ahalik eta funtzionalena izateko helburuarekin.

bottom of page