
Zertan lagundu zaitzaket?
Psikologia
Nahaste emozionalak edota emozioen erregulaziorako estrategiak
Ikasketa zailtasunak: dislexia, diskalkulia...
Neurogarapeneko nahasteak: arreta gabezia eta hiperaktibitatea...
Jokabide arazoak: bulkaden kontrola, jokabide disruptiboak...
Autoestimua
Gaitasun sozio-emozionalak
Loaldi / esna-aldian zailtasun/nahasteak eta kanporatze nahasteak

Haurrak eta nerabeak
Nori zuzendua | 6 urtetatik 18 urtetara.
​
Zertan datza | Konfidantzazko eta segurtasuneko espazio bat sortzea bertan haur/nerabeek haien egunerokotasunerako beharko dituzten estrategiak ikasi eta garatu ahal izateko. Horretarako, bere adinera, nortasunera eta testuingurura egokitutako abileziak landuko dira.
Gurasoentzako orientazioa
Nori zuzendua | Haur edo nerabeak dituzten gurasoei edo hezitzaileei zuzendua.
​
Zertan datza | Zenbaitetan guraso edota hezitzaile bezala galduta edo blokeatuta sentitu gaitezke gure seme-alaben heziketan zehar sortu daitezkeen egoera ezberdinen aurrean: jokabide desegokiak nola zuzendu, guraso eta seme-alaben arteko komunikazioa hobetu nahia, gure nerabeen arazoen aurrean nola jokatu... Egoera hauek hobetu ahal izateko, zuen helburuak oinarritzat hartuz batera lan egin dezakegu, zuen errealitatera egokitzen diren pautak landuz.
Neuropsikologia
Funtzio kognitiboen entrenamendua: estimulazio kognitiboa
Garuneko kaltea: TCE, ACV...
Gaixotasun neurologikoak
Gaixotasun neurodegeneratiboak
Ebaluazio neuropsikologikoa
Nori zuzendua | 6 urtetatik 99 urtetara.
​
Zertan datza | Ebaluazio neuropsikologikoa ebaluatutako pertsonaren perfil kognitiboa, jokabidezkoa eta emozionala lortzeko prozesua da. Honetarako aurrez-aurreko saioak egingo ditugu elkar ezagutzeko eta test eta bateria neuropsikologiko estadarizatuak pasatuko ditugu. Ondoren, txosten batean lortutako emaitzak jasoko dituzu.
Bakarkako eta familiartekoei zuzendutako esku-hartze neuropsikologikoa
Nori zuzendua | Kalte neurologikoa eduki edo ez, bere funtzio kognitiboak hobetu edota mantendu nahi dituen edonori zuzendua.
​
Zertan datza | Pertsonaren funtzionamendua kognitiboa, emozionala edota jokabidezkoa hobetzeko edota mantentzeko esku-hartze programa bat diseinatzea eta martxan jartzea.